Gaurko klasean, nire taldea eta biok buru-belarri aritu gara K6aren proiektuan lanean.
Gure taldean akats bat dugu: denok ideia asko ematen ditugu, eta ez dugu horietako bakar bat ere apuntatzen; beraz, batzuetan kaos samarra da. Hasiera batean Historiako etapa ezberdinen inguruko antzerkia egin nahi genuen, gaia Haur Hezkuntzara egokituz. Hala ere, pixka bat zaila iruditu zaigu oholtzara eramatea, eta, horregatik, paperaren eta papiroflexiaren gaian zentratzea erabaki dugu. Iaz beste talde batek paperaren gainean egin zuen azken antzerkia, eta oso polita geratu zitzaien. Pentsatu dugu asmatu genezakeela paperaren bidez gertatuko den istorio bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario