lunes, 28 de octubre de 2019

Urria 28 KOMUNIKAZIO

Gaurko saioa "Korapiloa" izeneko jarduera egiten hasi gara, denak zirkulu batean jarri eta elkarri heltzean datza. Gero, eskuak askatu gabe, ahal dugun guztia korapilatu behar dugu gure artean. Behin erabat korapilatuta, korapiloa desegin behar dugu, eskuak askatu gabe eta erori gabe. Gero saiatu gara begiak itxita egiten, eta oso ondo atera zaigu. Nire ustez, jarduera horretan lankideen arteko hurbilketa lantzen da, eta hori oso garrantzitsua da dramatizazioan.

Jarduera hori egin ondoren, eseri egin gara, eta irakasleak azaldu digu nola egin behar ditugun antzoki foroak. Antzerki foroek 15-20 minutu iraun behar dute, pertsona zapaldu bat eta zapaltzaile bat agertu behar dira, gutxienez hiru eszena izan behar dituzte eta klasean erabilitako teknika batzuk sartu behar ditugu (1,2,3 Bradford, irudi izoztua …)

Gure kasuan, gimnasia irakasleak bere institutuan jazartzen duen neska bati buruzkoa da gure antzerki foroa. Bere lagunei, gurasoei, zuzendariari … kontatzen saiatzen da, baina inork ez dio kasurik egiten. Neska zapalduaren papera egitea egokitu zait, eta, egia esan, ez da batere erraza egoera hori interpretatzea, deseroso sentitu bainaiz eta gidoia ez jarraitzeko eta bizitza errealean erantzungo nukeen bezala erantzuteko gogoz.

Nire ustez, aukeratu dugun gaia oso gai delikatua da, eta tratatzen jakin behar da; izan ere, baliteke edozein unetan antzeko egoeraren bat konpondu behar izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario