Hau izango da nire azken sarrera praktikak hasi aurretik. Gogo handia dut umeekin eskolan egoteko, eta ilusio handia egiten dit nire ezagutzak praktikara eraman ahal izateak.
Joan baino bi aste lehenago, lanean aritu gara bai Sitesen bai K6an. Nire taldearen kasuan, bi proiektu horiez gain, Wix ere egin behar dugu, zortzi lagun baikara taldean. Egin duguna lana banatzea izan da. Horrela, bada, bi pertsona arduratuko dira Wixaz, eta gainerakoak K6a eta Sitesa egiteaz.
Gainera, haurrentzako gure antzezlanaren gidoia egiten aritu gara eta irakasleak lagundu digu eta ideia interesgarri batzuk ekarri ditu.
Hurrengo saioan, Alaitzen tesiko gure lankideen aurkezpenak ikusiko ditugu. Hona hemen ekarpen interesgarrienetako batzuk, K6aren esparru teorikoarekin lagun diezaguketenak:
"Se puede decir que el imaginario es aquel que deviene a través de la acción del niño a la vez que acaba siendo uno de los motores más significativos de esa acción. El cuerpo es el depositorio y a la vez expresión de esa doble interacción" (Parellada, 2005, p 49). Nire ustez, ikasgela barruan irudimena bezalako kontzeptu garrantzitsuak integratzen jakiteko beharrezkoa da minor hori.
"El objetivo, según estos autores, es el bienestar social en interacción con el bienestar personal, por lo que el desarrollo de las competencias socio-afectivas en la etapa de Educación Infantil pasaría a ser de vital importacia para aprender pautas concretas de conducta y de relación con otras personas" (Quintanilla, 2009).Eskola gizartearen isla da, eta, beraz, hor ikasi behar dugu harremanak izaten, gizarteak aurrera egin dezan eta zerbait eman ahal izan dezan, betiere gure interes eta motibazioetatik abiatuta eta norbanakoen erritmoak errespetatuz.
“Los niños tienen derecho a crecer en lugares cuidados, agradables. La educación no puede eximirse de este deber. La atención a la dimensión estética es un método pedagógico que da óptimos resultados, dado que la búsqueda de lo bello también pertenece a los procesos autónomos del pensamiento de los niños” Loris Malaguzzi (citado por Hoyuelos, 2005, p.2). Garrantzitsua iruditzen zait haurrak ere heztea, horrek dakarren zaintzan eta autonomia mailan. Gainera, Hizkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa eta Musika irakasgaien bidez ere lortu nahi dute helburu hori.
Bestalde, praktiketara joan aurreko azken astean, neska bat etorri zitzaigun bere tesirako galdetegi bat pasatzera: "Desarrollo de competencias transversales en el Trabajo de Fin de Grado". Galdetegiari erantzun ondoren, Alaitzekin hitz egin dugu ea zer iruditzen zaigun dramatizazio-minorra. Nire ustez, berria da niretzat, eta inoiz ez nuen antzekorik egin, oso interesgarria iruditzen zait haurren lekuan jartzea, antzerkian askotan hori gertatzen baita. Gainera, artista asko deskubritzen ari naiz, eta artea haurrei hurbiltzeko modu desberdinak. Hala ere, askotan lan-karga handia izaten dugu, eta ez dugu denborarik jarduerez gozatzeko, baizik eta hausnarketaren bat egin behar izaten dugu.
Amaitzeko, John Steinbecken esaldi bat aipatuko dut, "Creo que un gran maestro es un gran artista y hay tan pocos como hay grandes artistas. La enseñanza puede ser el más grande de los artes ya que el medio es la mente y espíritu humanos".
No hay comentarios:
Publicar un comentario