miércoles, 23 de octubre de 2019

Urria 23 KOMUNIKAZIO

Gaurko klasean, K6aren gidoia taldeka egiteko denbora utzi digu irakasleak.

Gainera, gure lanaren gidoia nola doan jakiteko feedbacka eman digu, aurreko egunean gure ideietako batzuk komentatzen aritu ginelako. Eiderrek ideia eta gaia asko gustatzen zaizkiola esan digu, eta gidoia hobetzeko aholku batzuk eman dizkigu.

Beraz, obran, urtaro guztietatik pasatuko gara, bakarra izan beharrean. Papera erabiliko dugu urtaro bakoitzeko gauza tipikoak irudikatzeko. Adibidez, udan itsasoko olatuak irudikatuko ditugu paperarekin.

Asko eskertu behar diogu Eiderri, gure antzerki obra hobetzeko ideia oso onak eman dizkigulako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario