Bigarren egunean, goiko pisura joan ginen. Hor, borobilan jarri ginen eta binaka joan den egunaren jarduerak esan genuen.
Geroago, orria eman ziguten eta gure haurtzaroaren jantzi bat marraztu behar izan genuen. Beraz, marrazkiak zirkuluan jarri genuen eta gainerako lagunen marrazkiak ikusi genituen. Gainera, orriaren beste aldeagatik erlazionatutako hitzak idazten ditugu modarekineta gero istorioa asmatu behar genuen eta nor nahi zuen bere istorioa kontatzenzuen.
Ondoren, aisialdia utzi ziguten zerbait jateko eta bere agertokia preparatzeko. Atsedenaren ondoren, egongela nagusira sartzen gara eta harmailetan jartzen gara. Bi neskak haurren antzerkia irudikatu zuten eta dantza bat egin zuten. Artilea, oihalak eta ehundura desberdinak erabili zituzten.
Emanaldia bukatu zuenean dantzarie galderak egin ahal izan genizkien. Ateratzen ditugun konklusioak izan ziren:
● Umeen baldintzak kontuan hartzea(adina, haien arteko erlazio, aldaketak...).
● Aldagaietara irekita egotea.
● Elementu gehiegi ez jartzea.
● Esperimentatzeko garrantzia.
● Ez du istorioa kontatzea behar.
● Umeek ikusten dutenaz gozatzen dute.
● Denboren garrantzia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario