Gero eta gutxiago geratzen da ikastaroa amaitzeko. Argitalpen honetan bi aste hauetan egin duguna kontatuko dizuet.
Lehen egunean, blogari buruz hitz egiten aritu gara. Ikasturtean zehar eskuratu dugun informazio guztia biltzeko tresna hau zer iruditu zaigun galdetu digu Alitzek. Nire ustez, bloga oso tresna erabilgarria eta erabiltzeko erraza da, une oro atentzioa gehien eman diguna jasotzeko eta horren inguruan hausnartzeko aukera eman baitigu. Eduki ezberdinen inguruan zure iritzia eman daitekeen gune bat da, eta pentsamendu kritikoa sustatzen du. Gainera, etorkizun batean, gelan egindako jarduera ezberdinak ikus ditzakezu, horren inguruan duzun iritzia gogoratu...
Horri lotuta, Alitzek blogari buruz esan dugun ideia-jasa bat apuntatu du arbelean. Ia denok ados egon gara bloga informazioa biltzeko tresna ona dela, prozesu horretan gure emozioak, beldurrak... lasaitu ditzakegula... Dena den, ia guztiok bat etorri gara denbora falta eta lan karga eragozpen bat izan dela esatean. Gainera, badira bete beharreko data batzuk, eta horrek askotan egiten dizkigu gauzak, egin behar direlako, eta ez gogoak ematen duelako. Hala eta guztiz ere, ulertzen dut nolabait banakako lana ebaluatu behar dela, eta hori egiteko modu ona iruditzen zait.

Saioarekin amaitzeko, Hansel eta Gretelen mugikorra izeneko bideoa jarri digu Alaitzek. Bideo honetan, Hernan Cascizkok herri ipuinen zentzugabekeriaz hitz egiten digu, protagonistek laguntza eskatzeko mugikorra balute. Gailu horiei ematen diegun erabileraz gogoeta eginarazten digu, eta horiek, egoera askotan oso baliagarriak badira ere, benetako harreman sozialen magia galtzea eragiten dute.
Amaitzeko, Mark Kennedyren esaldi bat aipatuko dut, aurreko bideoko pentsamendua pixka bat islatzen duena
"Todos los grandes inventos tecnológicos creados por el hombre – el avión, el automóvil, el ordenador – dicen poco acerca de su inteligencia, pero dicen mucho de su pereza"
No hay comentarios:
Publicar un comentario