lunes, 17 de febrero de 2020

Otsaila 17 KOMUNIKAZIO

Gaurko klasean, gorputza eta ahotsa berotzen hasi gara "karateka" jokoarekin. Dibertigarriagoa egiteko, huts egiten zuena kanporatzen joan gara.


Berotasunean sartu ondoren, foro antzokiko azken entseguarekin hasi gara.

Gure taldea izan da antzezten bigarrena. Entsegu horiek guztiak egin ondoren, uste dut asko hobetu dugula gure obra; hala ere, oraindik asko geratzen zaigu hobetzeko. Asko saiatu gara gidoia ikasten, eta entsegu honetan nabaritu da, ez baita hainbeste despisterik izan, eta ondo jarraitu ditugu elkarrizketak. Bestalde, hobekuntza handia sumatzen da Nahiak obran duen jarreran, bera saiatzen baita bere arazoari irtenbidea jartzen, baina ez du lortzen. Azken finean hori da antzerki foroaren helburua.

Bestalde, beste taldeek ere oso ondo egin dute, eta igartzen da praktikan jarri dituztela Eiderrek eman zizkien aholkuak. Uste dut emaitza ona aterako dela gure antzezlan guztietatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario