Gaur lehen aldiz antzeztuko dugu gure antzerki foroa. Astelehenero entsegu bat egingo dugu, obra gelako gainerakoentzat antzeztuz. Horrela, irakasleak eta ikaskideek obra hobetzeko alderdiak esan ahal izango dizkigute eta hurrengo entseguan integratu.
Lehenik eta behin, Swimmersen taldeak antzezlan bat taularatu du, non zapaldua bere lagunek alde batera uzten duten mutil bat den. Bera, aldiz, lagun taldeko kide izateko integratzen saiatzen da, baina hauek egiten diote hutsunea.
Ondoren, Xolaren taldeak antzezlan bat taularatu du, non neska bati bullying-a egiten dioten festaz alkohola edan nahi ez izateagatik. Azkenean alkohola edaten du, eta azkenean koma etilikoa izaten du.
Ondoren, BaiEzBairen taldeak bere antzezlana taularatu du: senarrarekin eta bi seme-alaba txikirekin dagoen emakume bat etxearen kargu egiten da, eta ez du noren alde egin aurkitzen. Senarrak ez ditu etxeko lanak egiten, ez dio entzuten … azkenean senarrarengandik dibortziatzea erabakiko du.
Azkenik, gure taldearen txanda izan da, ikasle batenganako sexu jazarpenaren obra taularatu dugu. Proposatu dizkiguten hobekuntzetako batzuk narratzailea desagerraraztea izan da, eszenak berez ulertzen baitira, eta ez baita azalpenik behar. Gainera, gure pertsonaientzat izenak asmatu behar ditugu, orain arte gure benetako izen gisa deitu izan baitugu.
Antzokietan atera diren gai guztiak oso interesgarriak iruditzen zaizkit, eta zoritxarrez gure gizartean eguneko gai ordenean daude. Antzerki hau, bizi daitekeen egoera ezberdinen inguruan hausnartzeko aprobetxa daiteke, eta inoiz zapaltzailea izan bazara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario