jueves, 20 de febrero de 2020

Misreading

Sarrera hau besteengandik pixka bat ezberdina izango da, bertan Edu Zelaieta eta Eneko Ugarteren erakusketa batera klasearekin egiten dugun irteera bati buruz hitz egingo da.

Erakusketa honetan artearen eta literaturaren arteko fusio batekin egiten dugu topo, eta gai nagusia euskaran egiten ditugun irakurketa okerrak dira.

Erakusketan sartzean, Edu Zelaieta irakasleak azaldu zigun nondik sortu zen proiektu hau, urteak zeramatzala prestatzen. Proiektua Eduki euskarazko esaldi batzuek atentzioa eman ziotenean sortu zen, eta berak liburu ilustratu bat egiteko asmoa zuen. Hala ere, ezin izan zuten aurrera eraman, eta Eneko Ugarterekin harremanetan jarri zen erakusketa hau sortzeko.



Esaldi bat irakurtzean datza misreading-a, eta egileak transmititu nahi duena ez den beste esanahi bat eman nahi izan gabe. Adibidez, Kaissa Ould Brahamek honako hau zioen albiste bat argitaratu zuen: "Emakume izatea munduan, musulmanean, oso konplexua da". Hala ere, Edu ulertu zuen: "Kristau munduan emakumea izatea oso konplexua da". Beraz, konturatu gabe, esaldi askok esanahi ezberdina baina erreala ezkutatzen dute gure subkontzientearen bitartez.

Bestalde, Edu eta Enekok beren sormen prozesua azaldu ziguten eta erakusketan parte hartzera eta elkarreraginera animatu gintuzten. Gainera, Edu gaizki interpreta daitezkeen esaldiak bilatzeaz arduratzen zen eta Enekok modu bisualean ilustratzen zituen. Bestalde, Eduk erakusketan zenbat urpekari aurkitzen genituen bilatzera animatu gintuen, eta, beraz, obran gehiago sartzera bultzatu gintuen eta motibazioa eta interesa sortu zigun. Horrela, obra askoz hobeto ulertu ahal izan genuen.





Nire ustez, erakusketa hau pixka bat kostatu daiteke ulertzea eta bertan sartzea; hala ere, egileek transmititu nahi dutena ulertzen duzunean, oso aberasgarria da. Hortik guztitik ateratzen dudan ondorioa da bakoitza motxila batekin datorrela gu txikiak garenetik, eta gure bizitzan zehar barneratzen goazen esperientzia eta balio horien ondorioz gauzak modu ezberdinean interpretatzen ditugula. Garrantzitsuena pertsona bakoitzaren ikuspuntua errespetatzea da, eta elkarrekin beste pentsamendu inklusiboago bat eraikitzea.




Azkenik, esan nahi nuke identifikatuta sentitu naizela Edu eta Enekok bizi izan duten sormen prozesuarekin; izan ere, hasiera batean beste zerbait egitea zuten buruan, eta azkenean oso proiektu ona izan da, nahiz eta hasieran zuten ideiaren antzik ez izan. Gure taldean K6ko antzezlanarekin antzeko prozesua bizi izan dugula uste dut; izan ere, ikasturte hasieran pentsatu genuena egingo ez dugun arren, haurrentzako antzezlan on bat geratuko dela uste dut.

Amaitzeko, Pablo Picassoren esaldi bat aipatuko dut, haurrengan pentsamendu artistiko bat sortzeak eta ez galtzeko lan egiteak duen garrantzia azpimarratuz:

"Todo niño es un artista, el problema es seguir siendo un artista cuando creces".


No hay comentarios:

Publicar un comentario