lunes, 10 de febrero de 2020

Otsaila 10 KOMUNIKAZIO

Gaur antzerki foroaren bigarren entsegua egin dugu, gure obran egin ditugun hobekuntzei esker askoz hobeto atera zaigu; hala ere, hobetzen eta entseatzen jarraitu behar dugu.

Gure obrak irudikatzen hasi aurretik, "JÁ" jokora jokatu dugu. Jolas honetan asko dibertitzen gara, eta klasea hasteko modu ona da gorputza eta ahotsa berotzeko.

Ondoren, antzeko beste joko batera jokatu dugu. Pertsona bat makurtzean datza, eta haren ondoan dauden bi pertsonek zaplazteko bat ematen dute airean bere buru gainean (eltxo bat hiltzen ariko balira bezala). Gero eta azkarrago egin behar da. Gaizki egiten baduzu edo nahasten bazara, baztertuta geratzen zara eta zirkuluaren erdira joaten zara. Joko honen zailena erritmoa jarraitzea da, eta kontzentratuta egotea. Jarduera ona iruditzen zait Haur Hezkuntzako azken ikasturteetan egiteko.

Antzerki foroarekin jarraituz, oraingoan gure taldea izan da bere obra taularatzen lehena. Protagonistaren rolarekin (Nahia) gustura sentitzen ez nintzenez, beste lankide batek rol hori interpretatzea erabaki dugu.
Behin elkarrizketak ahaztu zaizkigun arren, lehen entseguarekin alderatuta asko hobetu dugu.

Así pues, hemos hecho menos evidente el acoso sexual. Por ejemplo, el profesor de gimnasia lo hemos puesto como una persona cariñosa y amable. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario