miércoles, 12 de febrero de 2020

Otsaila 12 KOMUNIKAZIO

Gaur antzerki foroaren bigarren entseguan egin genituen akatsei buruz hitz egiten aritu gara.

Geroago, irakasleak taldeka pasa ditu akatsak banaka komentatzera.

Gure kasuan, kontuz ibili behar dugu obraren hasieran korrika ari garenean. Eszena hori oso zikina eta desordenatua geratzen da. Ordena bat egotea lortu behar dugu, eta hitz egiten dugun bakoitzean ziurtatu behar dugu publikoari begira gaudela eta publikoak aurpegiak ikusten dizkigula. Gainera, elkarrizketak puztu behar ditugu, publikoarengana irits dadin.

Bestetik, obraren atrezzoan lan gehiago egin behar dugu. Jendea testuinguruan jartzeko elementuak sartu behar dira. Adibidez, Nahiaren etxean sofa bat egin koltxonetekin, edo zuzendariaren bulegoan mahai bat eta bi aulki jarri …

Gainera, nire taldeko jende gehienak ez dugu euskaraz ondo hitz egiten, eta, beraz, oso garrantzitsua da gidoia buruz ikastea, ahalik eta naturalena atera dadin.

Oso garrantzitsua da, halaber, Eiderrek esandako teknikak noiz eta nola erabili jakitea (1,2,3 Bradford, irudi izoztu …). Adibidez, irakasleak Nahiari egiten dion Kolonbiako hipnosiaren amaiera hobetu behar dugu, ez baita ondo geratzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario