jueves, 19 de septiembre de 2019

Aurkezpena

Ongi etorri nire blogera. Naiara Gibello naiz, eta Haur Hezkuntzako graduko 4. mailan nago. Azken urte honetan dramatizazioaren espezialitatea egiten ari naiz, pentsatzen baitut etapa honetan haurrek garatu behar dituzten trebetasun nagusiak biltzen dituela. Uste dut garrantzitsua dela haurrek gorputzaren bidez beren emozioak adierazten ikastea, beren gaitasun artistikoa eta musikala garatzea...

Nire aldetik dramatizazioaren espezialitatea aukeratu dut horrelako jarduerak ikasgelara eraman ahal izateko eta oso dibertigarria izango dela iruditzen zaidalako.

Blog honetan hiru irakasgairen (Gorputz Hizkuntza, Adierazpena eta Komunikazio Trebetasunaeta, Adierazpena Informazio eta Komunikazio Teknologiak) jarduerak, pentsamenduak, hobekuntzak eta abar jasoko dira. Gustatuko zaizuela espero dut.

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario