Gaurko saioa hasteko, blogaz hitz egiten hasi gara; izan ere, argitalpen bakoitzean zer jarri, bloga nola antolatu … zalantza asko sortzen dizkigu gai horrek. Beraz, Eider gai horri buruzko zalantzak argitzen aritu zaigu.
Ondoren, irakasleak antzerkiarekin lotutako hainbat alderdi biltzen dituen Power Point bat jarri digu. Lehenik eta behin, galdetu digu nola definituko genukeen guk dramatizazioa, eta zer alde dagoen dramaren eta dramatizazioaren artean. Beraz, dramatizatzea ekintza bat puztean datza; drama, berriz, antzerkiko genero bat da. Gainera, antzerkiaren onuretako batzuk ikusten aritu gara, adibidez:
- Oro har, norbere BURUA eta INGURUNE SOZIAL ETA KULTURALA ulertzeko bidea ematen du antzerkiak.
- Teknika egokien bidez UMEAREN DIMENTSIO GUZTIAK, edo zenbait dimentsio, abian jartzen ditu, martxan jartzen ditu. Nolabait antzerkiak bai umeen bai helduen osotasuna abarkatu dezake.
- Bere GORPUTZA eta NORTASUNA adierazpen eta komunikazio tresna gisa hobeki ezagutzen laguntzen diona: ahotsaren bidez, mugimenduaren bidez, sentimentuak adieraziz eta sentsazioak sentituz.
- LAN KOLEKTIBOA da eta lan komuna eta entzumena bultzatzen du.
- GIZAKIEN ARTEKO HARREMANAK aztertzen eta sendotzen ditu.
- Osakide guztien komunikazioa eta jarrera PARTEHARTZAILEAK ETA TOLERANTEAK aisatzen edo errazten ditu.
Antzerkiaren beste alderdi garrantzitsu bat, batez ere haur antzerkiaz ari bagara, jolasa da. Jarduera horren bidez, haurrek beren pentsamenduak eta ideiak askatasun osoz adieraz ditzakete, eta epaituak izateko beldurrik gabe. Etorkizuneko irakasleak garenez, jolas dramatikoan hezi behar ditugu haurrak, lehen aipatutako puntuak gara ditzaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario