Klasearekin hasteko, ahotsaren beroketa egin dugu modu librean. Gainera, jolas bat egin dugu bokalekin, bokalen bidez zerbait komunikatuz. Jarduera hori ondo dago haurrekin egiteko, hizkuntza gaitasuna lantzen baita, gorputz adierazpenaz gain.
Geroago, ahotsa nola modulatu eta pertsonaia batetik bestera nola aldatzen den lantzen jarraitu dugu. Adibidez, gaizto edo zahar batena eginez, alde handia dago gazte batekin. Gainera, pertsonaiei nortasun hori ematea oso garrantzitsua da; izan ere, interes bat dago pertsonaien gainean, eta ikusleen arreta bereganatzen du.
Klasea amaitzeko, irakasleak antzokiak nola ebaluatuko dituen ikusi dugu. Ideia ona iruditzen zait irakasleak jarraituko dituen ebaluazio-irizpideak irakastea, garrantzi handiena hartzen duten alderdiei erreparatzeko eta hobetzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario