lunes, 16 de marzo de 2020

Bigarren entsegua

Sarrera honetan, K6ko gure antzezlanaren bigarren saiakerari buruz hitz egingo dizuet.

Entsegu honetan egin dugun lehenengo gauza eszenografia prestatzea izan da, zalantza asko genituelako argiak non jarri, noiz piztu eta itzali... Horrez gain, bost foku ultramore jarri ditugu agertokiaren aurrealdean, paperezko ontzi zuriak isla ditzaten.

Bigarren saiakera honetan, Eiderrekin tokatu zaigu, eta, beraz, obraren interpretazioan zentratu gara, elkarrizketetan, gorputz adierazpenean, hizkuntza asmatuan...

Eiderrek eman zigun aholku nagusietako bat elkarrizketa batean pentsatzea izan zen, hizkuntza asmatua egiten ari garen bitartean, askoz ere sinesgarriagoa baita eta gure interpretazioaz seguruago egongo baikara.

Gainera, beste aholku batzuk ere eman zizkigun, hala nola, dena mantsoago egitea, pertsonaiekin lo egiten denbora gehiago egotea, harridura edo beldurraren adierazpenak gehiago puztea, itsasontziekin gehiago esperimentatzea, materialak biltzea obra garbiagoa egiteko, jolasean ari diren bitartean aurpegiak gehiago ikustea, atzetik proiektatzen dugun itzala koordinatzea...

Ideia horiek guztiak paper batean apuntatu genituen, gero gainerako saiakeretan txertatu ahal izateko.

Bigarren entsegu honetan askoz seguruago sentitu naiz egiten ari ginena baino, eta gauza asko hobetu behar diren arren, bide onetik goazela uste dut. Eiderrekin egindako entseguak asko lagundu digu interpretazio hobea egiteko eta obra ahalik eta garbiena eta profesionalena geratzeko.





No hay comentarios:

Publicar un comentario